Gizarte larrialdirako 25 Legearen nondik norakoak azalduko ditu Rafael Mayoral Podemoseko diputatuak, bihar (asteazkena), 19:00etan, Amaia KZko hitzaldi aretoan.
Rafael Mayoral Podemoseko diputatuak 25 Legea aurkeztuko du.
Gizarte larrialdirako 25 Legearen nondik norakoak azalduko ditu Rafael Mayoral Podemoseko diputatuak, bihar (asteazkena), 19:00etan, Amaia KZko hitzaldi aretoan.
25 Legeak bizileku aukerarik gabeko etxe husteak berehala etetea, indarkeria matxistaren biktimei bizileku aukera bat ematea, eta energia eteteak eta koordainketak ezabatzea biltzen ditu. Espainiako Diputatuen Kongresuan erregistratu zuten kongresua ireki zen egunean bertan.
Ekitaldi horretan parte hartuko dute Podemoseko beste zenbait kidek ere: Nagua Alba Gipuzkoako diputatuak, Maria Valiente batzar nagusietako kideak eta Josetxo Arrieta eta Kontxi Palencia senatoreek.