Aste honetan Correoseko plazan ari dira lanak egiten. Plazatxoa sortuko dute bertan, kalearen maila berean.
Correos parean ari dira lanean
Azken fasean sartu da San Pedro kalea berriro hiritartzeko obra. Hondarribiko Udalak aste santua baino lehen bukatu nahi ditu lanak, eta epe barruan daudela adierazi du: “Gabonetako geldialdiaren ondoren, kalearen 1etik 7rako sotoen sarrerak eta Correos aurreko plaza berritzen hasi ziren. Lan hauek amaituta, material berriak jarriko dira, bankuak, zakarrontziak eta argiak, kale osoan mantendu den irizpidea jarraituz”.
Aste honetan Correoseko plazan ari dira lanak egiten. Plaza bat sortuko dute bertan, eta posta erakunderako sarbidea hobetuko dute: “Plazatxo bat eraikiko da. Maila berean joango da, banku eta argiztapen berriarekin. Gainera, Correoserako sarbidea hobetu egingo da”.