Auzoz auzoko lehen bilera Larreaundin egingo dute, otsailaren 25ean.
Partaidetzazko aurrekontuen bigarren saioa, Luis Mariano zentroan.
Udalak jakinarazi duenez, Jose Antonio Santano alkateak auzoz auzoko bilera errondak egiten hasiko da otsaila bukaeran. Bilera horien helburua auzotarrek euren arazo eta beharren berri ematea da. Lehenengo bilera Larreaundin egingo dute, otsailaren 25ean, Dunboa Santa Elena ikastetxean, 19:00etan.
Lehenengo bilera, hain zuzen, 2011n egin zuten Larreaundin bertan, eta orduz geroztik, 17 saio egin dituzte 1.000 bizilagunen parte hartzearekin. Udalaren arabera, eskaera guztietatik 390 betetzeko konpromisoa hartu du (%80,6), eta horietatik erdia, 231, bete ditu, prozesuan 107 daude, egiteke 33 eta 19 ezin dira egin.
Alkatearen arabera, bilera horiei esker konpondu ahal izan dituzte mantenuaren arloko hainbat arazo, eta beste erakundeekin harremanetan jarrita egin ahal izan dituzte beste zenbait lan: edukiontziak jarri, bariantean pantaila akustikoak… edo baita maila handiko proiektuak martxan jarri ere: Urdanibia Berriko kirol instalazioak edo San Migel-Anakan hobekuntzak.