Araudia egiten parte hartuko dute alderdi politikoekin batera, Oiasso 2000 auzo elkarteetako federazioa eta Hiritar Foroak, besteak beste.
Iazko prozesuaren saio bat
Herritarren parte hartzea gauzatzeko araudi bat egiteko lanean ari da udala. “Herritarren parte hartze iraunkorra eta erreala” bermatu nahi duela adierazi du udalak.
Araudi hori prestatzen ari dira alderdi politikoak eta herritarren erakundeak. Hala nola, Oiasso 2000 auzo elkarteetako federazioa eta Hiritar Foroa. Horrez gain, aztertzen ari dira beste zein gazteen kolektibori eman aukera lanketa horretan parte hartzeko.
Udalak “marko orokor bat” osatu nahi du, parte hartze prozesuak eta egutegiak kokatzeko, baina era berean, arau irekiak mantenduta, “gai eta une bakoitzean parte hartzea ahalbidetzeko”.