Hurrengo asteburuan Hondartza bisitatuko duen taldea jarri da multzoko lehen postuan, Beasaingo Arri BKL.
Gipuzkoako Ligako igoera faseko lehen partida galdu du larunbatean Hondarribiko Ikasbasket saskibaloi taldeak. Añorgan galdu zuen lau puntuko aldearekin (54-50). Horrenbestez, Arri BKL taldea jarri da multzoko lehen tokian, etxean Bera Bera Gros menderatuta (
ikusi sailkapena).
Antiguak huts egin ez zuenez, lauko finalerako txartelak garestitzen hasiak dira; Arrik orain arte jokatutako bost partidak irabazi ditu, Ikasbasketek lau, eta Bera Bera Grosek, Antiguak eta Añorgak hiruna. Momentuz, Zarauzko Zast, Take Aralar eta Bera Bera Amara dira igoerako azken kanporaketan lehiatzeko borrokatik kanpo geratu diren hiru taldeak.
Datorren asteburuan liderrak bisitatuko du Hondarribia eta Ikasbasketek erakutsi nahiko dio zergatik bilakatu den gotorleku Hondartza. Orain arte inork ez du bertan irabazi eta, harmaila lagun, lidergoa berreskuratzeko helburuarekin kantxaratuko dira larunbatean berdeak.
Hondartza kiroldegiak gotorlekua izan behar du lidergoa berreskuratzeko