Inauteria, gizakia naturaren kontra saiakera aurkeztuko du, Inauteriaren sustrai zaharrez eta unibertsoa sortu ondorengo kaosarekin dituen balizko loturez hitz egiten du.
Joaldunak (Irudia: www.eke.eus)
Inauterien testuinguruan Edu Zabalak (Eibar, 1958) bere azken lana aurkeztuko du jai horren gainean:
Inauteria, gizakia naturaren kontra saiakera. Bi aurkezpen egingo ditu: lehena, asteazken honetan, hilak 27, 17:00etan, Irungo AEKn, eta bigarrena, otsailaren 4ean, 17:45ean, Irungo Hizkuntza Eskolan.
Liburu honetan mundu osoko inauteriak hartu ditu ardatz Zabalak, eta Inauteriaren sustrai zaharrez eta unibertsoa sortu ondorengo kaosarekin dituen balizko loturez hitz egiten du. Era berean, Inauteria gizakiak naturaren kontra daraman borrokaren adierazle eta errito multzoari deitzen dio.