Hiru sari banatuko ditu aurten Inauterietako Erakusleiho Lehiaketak, 450, 300 eta 200 eurokoak.
Iaz Pascua saltokiak irabazi zuen
Udaleko Turismo eta Merkataritza Departamentuak antolatzen duen Inauterietako erakusleiho lehiaketan izena eman nahi dutenek aste honetan izango dute aukera. Seigarren ekitaldia beteko du aurten eta BAZ bulegoan eman daiteke izena (
irakurri oinarriak).
Parte hartzen dutenek otsailaren 1a baino lehen apaindu behar dute erakusleihoa, eta otsailaren 9ra arte mantendu. “Lehiaketan parte hartu ahal izango dute kalera ematen duen erakusleihoa duten establezimendu guztiek, baldin eta martxan baldin badaude”, azaldu du udalak. Gaineratu duenez, “epaimahaiak diseinua, sormena, irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena izango ditu kontuan”.
Hiru sari banatuko ditu aurten Inauterietako Erakusleiho Lehiaketak, 450, 300 eta 200 eurokoak.