Arma Plaza Fundazioak heldu dio berriz ere igandetan Guadalupeko Gotorlekua ezagutzeko aukera ematen duen bisita gidatuen programari.
Igandetan bisitatu daiteke fuertea
Gabonetako oporrak bukatzearekin batera,
Arma Plaza Fundazioak heldu dio berriz ere Guadalupeko Gotorlekua ezagutzeko aukera ematen duen bisita gidatuen programari. Igandero bi bisita antolatuko dituzte 11:00etatik aurrera, ordubetekoa bat eta bi ordukoa bestea. 16 urtetik beherakoek ez dute ordaindu beharko, gainontzekoek 6 euro bisita motzagatik eta 10 euro luzean joateagatik.
Hori bai, gutxieneko talde bat osatu behar denez, ezinbestekoa da izena ematea. Hiru modutara egin daiteke, Arma Plaza Kultur eta Turismo gunean agertuz, 943 64 36 77 telefono zenbakira deituz, edo
posta elektronikoz.
Fundazioak gogorarazi duenez, larunbatetan Alde Zaharrean burutzen dituzte ibilaldi gidatuak, 11:30ean Arma Plazatik abiatuta.