Nesken eskutik lau garaipen lortu zituen BAT taldeak, eta lau podium. Mutilen kasuan, berriz, zortzi bigarren postu lortu zituzten, eta bost hirugarrengo.
BAT Euskadiko Kopan
Bidasoko Atletismo Taldeak emaitza onak lortu zituen joan den asteburuan Euskadiko Kopan. Nesken eskutik lau garaipen lortu zituen eta lau podium. Mutilen kasuan, berriz, zortzi bigarren postu lortu zituzten, eta bost hirugarrengo.
Neskei dagokienez, Malen Ruiz de Azuak pertikan lortu zuen urrezko domina 4,05 metroko jauziarekin. Junkal Etxegarak 200 metroetan lortu zuen garaipena (25,50 denborarekin). Marina Elosegik, berriz, 400 metroetan minutu bateko denboratik behera ibili zen, lasterketa uneoro kontrolpean edukiz. Azkenik, 3.000 metrotan Clara Viñaras nagusi izan zen (9.58) arerio guztiak bikoiztuz.
Mutiletan, berriz, honako hauek lortu zuten markarik onenak: Javi Mariscal juniorrak 200 metrotan 22,50; Oscar Garciak 400 metroetan (50,35); Joxe Mari Pesok 800 metrotan 1.27,25; Mikel Mateyk 2 metrotik gora jauzi eginez; Mikel Campon 4,85 pertikan, David Maldonado 3.000 metrotan 8.41,84 eta Gorka Gilek 60 metrotan 7,11).
Asteburu honetan, larunbatean, Anoetako belodromoan ariko dira, parte hartze libreko probetan eta igandean, eskolartekoak Plaiaundin.