Hondarribiko Elektropatxaranga taldeak herri olinpiaden abesti berria egin du, parte hartzen ari diren 27 taldeak kontuan hartzen dituena. Psilocybenean grabatu eta nahastu dute.
Hondarribiko Elektropatxaranga kide ia guztiak Psilocybenean
Berriro egin dute. Urtebete baino ez du iraun iaz Hondarribiko Elektropatxaranga taldeak garai berriko Hondarribiko Herri Olinpiadentzat prestatutako abestiak. Bueno, iraun, gehiago iraun dezake, baina dagoeneko bada beste ereserki olinpiko berriago bat, eta hori ere, Hondarribiko Elektropatxarangak sortu du.
27 taldek eman dute izena aurtengo jokoetan, eta denek dute lekua abesti berriko hitzetan. Iazkoarenak bezala, Koldo Emeryk idatzi ditu letrak eta Elektropatxarangako kideek beraiek moldatu dute musika. Tekniko lanetan Mikel Iturria aritu da batez ere, baina taldekide guztien laguntza estimatua izan duela jakinarazi dute, baita Iker Alzaga Psilocybe Elkarteko teknikariarena ere.
Psilocybenean grabatu eta nahastu dute eta hilabete inguru behar izan dute lana burutzeko. Emeryren esanetan, “dantzagarria eta gazia” da abesti berria, eta Top Gazteara iristeko helburuarekin,
reggaeton doinuak ere uztartzen ditu.
Entzun abestia
Hondarribiko Elektropatxaranga dira:
- Ander Ramos (ahotsa)
- Laida Oronoz (ahotsa)
- Koldo Emery (ahotsa)
- Mikel Iturria (gitarra)
- Iker Etxeberria (gitarra)
- Angel Etxebeste (baxua)
- Hodei Ezeiza (perkusioa)
- Kerman Ormabera (perkusioa)
- Marko Palomo (perkusioa)
- Iraitz Kanpandegi (trikitixa)
- Beñat Miranda (saxoa)
- Jon Mikel Miranda (saxoa)
- Ramon Mateus (saxoa)
- Eki Erro (tronpeta)
- Javi Sanz (tronpeta)
- Josu Olaskoaga (tronpeta)
- Odei Gonzalez (tronpeta)
- Ion Saiz (tronboia)
- Hodei Narbarte (tronboia)