Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Kirol eta balore erakustaldi handia

Ama Guadalupekoa Nazioarteko Judo Txapelketa egingo dute larunbatean Jostaldin. Kadeteen Espainiako Super Kopa izango da eta 554 kirolari eta entrenatzaile daude izena emanda.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2016/01/19
Judo Ama Guadalupekoa XXIV txapelketa

Agirre, Veitia, Silanes eta Arrillaga, Super Kopako aurkezpenean

436 judoka, 291 mutil eta 145 neska, 118 entrenatzaile, eta dozenaka guraso eta lagun. Horiek guztiak hurbilduko dira asteburuan Hondarribira, Ama Guadalupekoa Judo Elkarteak 24.ez antolatu duen Kadete Mailako txapelketara. Jostaldi kiroldegian egingo dute larunbatean, 09:00etatik 18:00etara, eta aurten ere Espainiako Super Kopa izango da. Igandean ere izango da judoaz gozatzeko aukerarik, federazio askok bidaia baliatuko baitute elkarrekin stage-a burutzeko. Gaur goizean aurkeztu dute Ama Guadalupekoa Nazioarteko Judo Txapelketa. Arma Plaza kultur eta turismo gunean izan da ekitaldia eta bertan izan dira Kalisa Silanes Kirol zinegotzia, Manu Agirre Gipuzkoako Judo Federazioko kirol zuzendaria, Esteban Arrillaga Euskadikoaren ordezkaria eta Ama Guadalupekoa klubeko hainbat ordezkari, horien artean Ronaldo Veitia kirol arduraduna. Mila pertsona inguru mugituko ditu aurten Super Kopak. Marka hautsi du kirolari kopuruari dagokionez, baita haien jatorriari begira. Espainiako Estatuko erkidego guztiek izango dute ordezkaritza, eta Portugal, Andorra eta, lehen aldiz Frantziako federazioek ere izena eman dute. Hori horrela, Silanesek “kirolari asko” hurbilduko direla nabarmendu du eta eskerrak eman dizkie Ama Guadalupekoa klubeko arduradunei, “lan handia” egiten dutelako: “Adin hauetan oso garrantzitsua da baloreetan hezitzea, eta judoak hori kontuan hartzen du. Ama Guadalupekoak lan handia egiten du zentzu horretan”. Agirre izango da aurten ere txapelketako kirol zuzendaria. Bere hitzetan, “harrotzeko modukoa da Amak antolatzen duen txapelketa, eta erronka ere bada, eta hori gurasoei esker lortzen da, entrenamenduei, ilusioari eta klubak egiten dituen milaka eta milaka kilometroei esker”. Hamabostero nonbaiten Espainiako Kopa bat egiten dutela erantsi du Agirrek, “eta guztietan parte hartzen du Ama Guadalupekoak. Horren guztiaren emaitza da Hondarribiko Super Kopako parte hartze handia”. Euskadiko Judo Federazioko ordezkariak, bere aldetik, balorean jarri du larunbateko txapelketaren kategoria: “Txapelketa batek Super Kopa maila lortzea ez da zaila, zaila dena da maila horri eustea, beste batzuek lortu nahi dutelako hori. Urtero egiten duten esfortzua ikaragarria da, beste Super Kopak federazioek antolatuak direlako, eta hau klub batek eramaten duelako aurrera”. Dominak, oso zail Hainbesteko parte hartzea izanik, dominen bat lortzea asko zailtzen da eta horren jakitun da Ronaldo Veitia Ama Guadalupekoako kirol arduraduna. Kadete mailako txapelketa da Hondarribikoa, eta entrenatzaile kubatarrak onartu duenez “presio handiegia da kirolarientzat”. Horregatik, kanpoan baino emaitza apalagoak izan ohi ditu Ama Guadalupekoak etxean, baina aurten horri buelta ematea espero du: “Espero dezagun aurten irribarre batekin irtetea tatamitik”. Ion Pascual eta Aitor Goikoetxea dira orain arteko torneoetan hoberen ibili diren hondarribiarrak, eta beraiek dira dominen saltsan ibiltzeko aukera gehien dituztenak. Orotara, zazpi ordezkari izango ditu klubak, izena emandako bederatzietatik bi mina hartuta daudelako.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.