Joan den astean bilera egin zuten Etxebizitza sailburuordearekin udal ordezkariek.
Arberto Larzabal kalean gazteentzako 41 apartamentu egitekoak dira
2011n udalak eta Eusko Jaurlaritzak Alberto Larzabalen (Aduana kalearen izkinan) gazteentzako apartamentuak egiteko akordioa izenpetu zuten. Proiektu horren arabera, udalak lurzoru bat utziko luke gazteentzako 41 apartamentu sustatzeko. Egitasmoa geldirik egon da, eta Eusko Jaurlaritzak horri heltzeko konpromisoa agertu du orain.
Joan den astean udaleko ordezkariek eta Etxebizitza sailburuordetzako ordezkariek egindako bileran hartu zuen konpromiso hori Jaurlaritzak. Bertan izan ziren Jose Antonio Santano alkatea, Xabier Iridoy Etxebizitza ordezkaria eta Mikel Gargallo sail horretako zuzendaria. Beste aldean, berriz, Covadonga Solaguren Etxebizitza sailburuordea zegoen.San Migel-Anakan ere alokairuko babes ofizialeko etxebizitzak egiteko eskaera ere egin zioten Jaurlaritzari. Egitasmo hori 2015-2019 gobernu programan sartu dute, eta asmoa zortzi urtetan Irunek alokairuko aukera nahikoa edukitzea da. Santanoren arabera, “kontziente dira” alokairurako garaia dela.