Idatzia aurkeztu du udalean, foru erakundeari azalpenak eta ardurak eska diezaizkion.
Makinaria astuna erabiliz kaltetu dute ondare megalitikoa
Udazkenean Jaizkibel mendian egindako lanen ondorioz Gipuzkoako Foru Aldundiak Justiz eta Gaztarrotz eremuetako habitata eta
Jaizkibelgo Estazio Megalitikoa katetu zuela salatu du Abotsanitzek. Hain zuzen ere, estazioko hiru elementuko harriak txikitu zituen: “Makinaria astunaren bidez egindako lanengatik, estazio megalitiko honetan kalte larriak eta itzuliezinak sortu ditu, salatu dute”.
Hori horrela, idatzia helarazi dio Kalixa Silanes Ingurumen zinegotziari, aldundiari ardurak eskatu diezaion: “Aldundiko Ingurumen eta Mendietako zuzendari nagusia den Arantxa Ariztimuño Larrazarekin harremanetan jarri eta gertatutakoaren azalpenak eta ardurak eskatzea nahi dugu”, erantsi du oposizioko talde nagusiak.