Bera Bera Grosen etxean irabazita mailaz igotzeko hautagaitza aurkeztu dute hondarribiarrek. Lehen fasean irabazi zien talde bakarra izan zen Grosekoa.
Lehen urtean mailaz igo nahi du Ikasbasket saskibaloi taldeak
Gipuzkoako Ligako lehen fasean partida bakarra galdu zuen
Hondarribia Ikasbasket taldeak, Bera Bera Grosen etxean, puntu bakarragatik. Baina igoera fasean mendekua hartu dute berdeek. Ostiralean garaipen handia lortu zuten Donostiako Manteo kiroldegian (47-62), eta mailaz igotzeko hautagaitza aurkeztu dute (
ikusi sailkapena).
Aurreko asteburuan
lider jarri zen Ikasbasket, baina multzoko talde indartsuenekin jokatzea falta zitzaion, Bera Bera Gros, Añorga eta Arri BKLrekin. Dagoeneko lehena garaitu du, eta hurrengo asteburuan Añorgarekin gauza bera egiten saiatuko dira Benta Berrin. Beasaingo taldearen kontra, aldiz, etxean neurtuko dituzte indarrak, hilaren 31n.
Harrobia ere bikain
Beheko mailetan ere emaitza oso onak izan zituen asteburuan Hondarribiko taldeak. Gazteek eta kadeteek lehen fasea amaitu dute, eta hondarribiarrek garaipen banarekin bukatu dute lehen fasea; hori ez ezik, haien multzoko lehen postuan bukatu dute
Carnicas San Marcial Hondarribia eta
Miramar Kafetegia Hondarribia taldeek.
Saskibaloiko asteburuko emaitzak
Emak. Gipuzkoako Liga. 2. multzoa
- Bera Bera Gros-Express Hondarribia Ikasbasket 47-62
Emak. Gazteen Errendimendu Maila
- Carnicas San Marcial Hondarribia-Arri BKL B 41-30
Emak. Kadeteen Errendimendu Maila
- Take Aralar-Miramar Kafetegia Hondarribia 41-45
Emak. Haurren Errendimendu Maila
- Zast Zarautz-Hondarribia Ikasbasket 35-31
Haur Haundi Partaidetza Maila (mutilak)
- Ama Guadalupekoa-Atco. Santa Teresa Larramendi 38-42
Emak. Haur Haundi Partaidetza
- Urbycolan Hondarribia-Bijota Altzariak 35-43
Mini emakumezkoak
- Torrealday Hondarribia Aresko 56-18
- Hondarribia Ikasbasket-Goierri 37-25