Euskadiko Aulki Mugikorreko Distantzia Luzeko Txapelketa irabazi du Hondarribia Arraun Elkarteak proba nagusian, seniorren zortzikoan.
Harrobiko arraunlariek osatzen dute hondarribiarren eskifaia
Euskadiko Aulki Mugikorreko Distantzia Luzeko Txapelketa irabazi du
Hondarribia Arraun Elkarteak. Atzo goizez jokatu zuten Bilbon eta proba nagusian, zortzikoa lemazainarekin, astebete lehenago
Gipuzkoako Txapelketan erakutsitako nagusitasuna berretsi zuten bikingoek. Hondarribiak 22 minutu eta 6 segundo behar izan zituen korrontearen kontrako ibilbidea osatzeko, eta bigarren Zierbenari ia minutu bat atera zion, eta minutu eta erdi Itsasoko Ama hirugarrenari.
Bilbon ere harrobiko bederatzi arraunlarik osatu zuten Hondarribia Arraunen 8+aren eskifaia: Eskifaia: Julen Castrillon —Gipuzkoakoan ez zen lehiatu, min hartuta zegoelako—, Beñat Egiazu, Borja Oiarzabal, Manex Alday, Meltxor Amunarriz, Gorka Egiazu, Ion Muguruza, Iñigo Sagarzazu eta Iker de la Linde lemazaina.
Orioko ontzi bat Bilbon (arg: Joxemari Olasagasti)
Gazteetan ere podiora igo ziren hondarribiarrak, baina hirugarren tokian. Kadete Mailan, aldiz, ez zen zortzikoen proba burutu.
Orotara, hamar ontzi eraman zituen Hondarribia Arraun elkartea distantzia luzeko Euskadiko Txapelketan. Seniorren zortzikoaz gain, Gazte Mailako biko skullean lortu zuten txapela. Maila horretako nesken proba berean bigarren geratu zen bikote hondarribiarra, eta neska kadeteen skiff proban ere bigarren sailkatu zen Hondarribiko ordezkaria.
Azken podioa mutil kadeteen lemazain gabeko laukoteak lortu zuen, hirugarren sailkatuta.
Hondarribia Arraun Elkartearen emaitzak
- Seniorren 8+: Txapeldun, Zierbena eta Itsasoko Amaren aurretik.
- Mutil gazteen 2x: Txapeldun, Raspasen aurretik.
- Neska gazteen 2x: Bigarren, Itsasoko Amaren atzetik eta Orioren aurretik.
- Mutil gazteen 4x: Laugarren.
- Mutil gazteen 8+: Hirugarren, Itsasoko Ama eta Raspasen atzetik.
- Neska kadeteen 1x: Bigarren, Getxoren atzetik.
- Neska kadeteen 2x: Seigarren eta zortzigarren; beste ontzi bat kanporatu zuten.
- Mutil kadeteen 4-: Hirugarren, Itsasoko Ama eta Orioren atzetik.
Sailkapen osoa