Aurreko astean bigarrenaren zelaian egin bezala, bana berdindu du Hondarribia FE-k hirugarren Ostadarren kontra, Lasarten.
Azken bi partidetan beste horrenbeste puntu eskuratu ditu Hondarribia FE-ko lehen taldeak. Gutxi dirudi, baina asko da kontuan izanik bi partida horiek etxetik kanpo eta sailkapeneko bigarren eta hirugarrenaren kontra jokatu dituela. Aurreko asteburuan Anaitasunaren zelaian egin bezala, larunbatean Ostadarrekin berdindu zuen Hondarribiak Lasarte-Oriako Michelin berdegunean (1-1).
Defentsan naiz erasoan ari da ondo taldea
Beste partida batzuetan huts egin badu ere, sailkapeneko onenen kontra oso jokatzen ari da taldea 2015-2016 denboraldian, eta emaitzak ere halakoak ari dira izaten. Multzoko lehen bosten artean Tolosa liderrak baino ez dio Hondarribiari irabazi, eta
90. minutuan sartutako gol bati esker irabazi zuen liderrak seigarren jardunaldian.
Anaitasuna da Ohorezko Mailako bigarrena, eta donostiarren kontra ere kanpoan jokatu zuten berdeek.
Bana berdindu zuten, Ostadarren kontrako emaitza bera.
Etxetik kanpoko emaitza onena Hernanin lortu zuen Hondarribiak 2015eko azken partidan; 0-4 irabazi zuten Mikel Llorenterenek egun hartan. Eta bosgarrenari ere,
Real Unioni, irabazi zion Hondarribiak, 2-1, Hondartzan.
Bigarren itzulia emaitza on batekin hasi du Hondarribia Futbol Elkarteko lehen taldeak. Denboraldi bikaina egiten ari da, baina asko falta liga bukatzeko eta berdeak ez dira fio, urratsez urrats joan nahi dute. Ba hurrengo urratsa Hondartza emango dute, larunbatean Ordiziaren kontra. Azken sailkatua da Ordizia eta hiru puntuen bila joango dira etxekoak. Lortuz gero, 31 punturekin jarriko litzateke Hondarribiko taldea, laugarren sailkatuak duen puntu kopurua.