Katea auzoko Inauteriak
Iraitz Arabolaza Etxenagusiak irabazi du inauterietako kartel lehiaketa
Mozorro Komiki kartelarekin. 500 euro jasoko ditu sortzaileak sari gisa. Accesita, berriz, Ruben Lucas Garciak irabazi du
A todo color lanarekin. 150 euro irabazi ditu Lucasek.
Guztira, hamasei kartel aurkeztu dira lehiaketa, eta konpartsetako ordezkariek hautatu dute lan irabazlea, baita accesita ere. Ondorengo konpartsek parte hartu dute hautaketan: AMPA Elatzeta, AMPA La Salle, Guatxori, Gazte Landetza, AMPA San Vicente de Paul, Danza Ainhoa, Pauso-k, Toki Alaia, ANMA, Santiagoko deabruak, Mydance Studio eta AMPA El Pilar.
Lehiaketara aurkeztu diren lan guztiak Amaian izango dira datozen egunotan ikusgai, zehazki hilaren 26tik otsailaren 7ra bitartean. Erakusketa asteartetik larunbatera bisita daiteke, 18:00etatik 21:00etara eta igande eta jai egunetan, 11:30etik 13:30era.