Arma Plazan egingo dira aurten herri olinpiadetako herri kirolak.
2015-2016ko Hondarribiko Herri Olinpiaden hirugarren jardunaldia egingo dute bihar Alde Zaharrean, arratsaldez. Herri kirolen eguna izango da biharkoa, gazteek antolatzen dituztenetatik ikusgarrienetako bat, dudarik gabe. Dena ongi 15:45ean hasiko dira probak Arma Plazan eta bukatu, auskalo.
Taldekako zaku proba, iaz, San Pedro kalean
Proben ondoren giro olinpikoa Portura zabalduko da. Neguko eguraldia espero da biharko, baina olinpiadetako 27 taldeetako partaideak arduratuko dira giroa behar bezala berotzen.
Eta giroa berotzeko, zer hobe iazko herri kiroletako argazkiak ikustea baino? Hemen behean dituzue 2014-2015eko inaugurazioko eta herri kirol probetako argazkiak.