18-29 urteko gazteei zuzenduta dago. Gazteen Zerbitzuan egingo dute eta bertan eman daiteke izena hilaren 22ra arte. Gazteen Zerbitzuan egingo dute eta bertan eman daiteke izena hilaren 22ra arte. 18-29 urteko gazteei zuzenduta dago.
18-29 urte bitarteko gazteentzat mozorro tailerra egingo dute Hondarribian. Hilaren 25ean eta 27an eta otsailaren 1ean eta 3an egingo dute tailerra Gazteen Zerbitzuan (Jabier Ugarte, 6), 17:15etik 19:15era. Hortaz, zertaz mozorrotu ez dakitenek edota urtero mozorroa falta zaiela esan duten horiek, aitzakiarik ez dute izango aurten, Gazteen Zerbitzuan lagunduko diete inauterietan zer jantzi aukeratzen.
Izen ematea bihar irekiko dute, eta 22ra arte aukera dago apuntatzeko. Hoberena da Gazteen Zerbitzuan bertan ematea izena, baina
mailez eta telefonoz (943 64 47 52) ere egin daiteke. Tailerraren prezioa 5 eurokoa da bakarrik.
Iazko Hondarribiko desfileko une bat
Inauterietako desfilea
Inauterietako desfilean parte hartu nahi dutenentzat ere izena emateko azken eguna hilaren 22a izango da. Urtero bezala, taldeka edo banaka parte hartzeko aukera dago eta irteera zehazteko zozketa hilaren 29an egingo dute. Otsailaren 7an izango da Hondarribiko Inauterietako desfilea, igande goizez.
Irakurri oinarriak
Kartel lehiaketara aurkezteko epea, aldiz, bihar bukatzen da, ostiralez.