Epaiketa azkarra izango da, estradizio prozedurarekin zerikusia duena.
Elgorriagaren aldeko ekitaldia Friburgon
Tomas Elgorriaga Kunze hondarribiarra epaituko dute bihar Parisen. Estraditatu zutenetik lehen epaiketa izango da, eta hain zuzen ere, estradizio prozedurarekin zerikusia izango du. Tomas Etxera elkartasun taldeak jakinarazi duenez, Elgorriagaren abokatuek salaketa jarri zuten
estradizioa burutu zen moduagatik, eta hori da bihar aztertuko dutena. Abokatuek, hondarribiarra aske uztea eskatuko dute.
Epaiketa azkarra izango dela argitu du Tomas Etxera, “tramite bat izango da, apenas 15 minutuko gauza”. Hala ere, Hondarribiko dozena bat lagun abiatu da Paris aldera trenez, epaiketa bertatik jarraitzeko.