Internet nahiz sare sozialetan enpresak komunikazio estrategia egoki batekin hazteko nondik norakoak emango dituzte.
Online marketina
Hilaren 28 eta 29an enpresen kanpo komunikazioa hobetzeko jardunaldi batzuk egingo dituzte Irun Factoryn. Internet nahiz sare sozialetan enpresak komunikazio estrategia egoki batekin hazteko nondik norakoak emango dituzte.
Jardunaldiak enpresa txiki eta ertainei nahiz ekintzaileei zuzenduta daude.
Bi egunetan banatuko dute programazioa, eta bertan gaian adituan diren hiru lagunek parte hartuko dute, eta horrez gain, tokiko enpresa baten esperientzia ezagutaraziko dute.
Egitaraua
Lehenengo egunean, ostegunarekin, Zure negozioak hitz egiten du eta adituak entzuten du gaia landuko dute. Bertan parte hartuko dute Marta Iraola DonosTIK 2.0 teknologian lan egiten duen enpresaren sortzaile eta kudeatzaileak eta Lorena Fernandez Deustuko Unibertsitateko Nortasun Digitaleko zuzendariak. Bigarren egunean, Iñaki Gorostidi izango da hizlaria, GUK komukazio, marketin eta social media irtenbideak ematen dituen aholkularitza enpresako zuzendaria.
Bigarren egunean, gainera, The Loaf Donostiako gozotegi eta okindegiaren adibidea ezagutzeko aukera izango da. Enpresa horrek komunikazio estrategia egoki batekin negozio mota berri bat birsortu du.
Saioak 09:00etatik 14:00etara izango dira, eta izena eman edo informazio eskuratzeko email bat bidali dezakete
komunikazioa[abildua]irun.org helbidera edo 943 50 53 36 telefono zenbakira deitu.