Iaz kadeteen Espainiako azpitxapeldun geratu zen Iokin Galarraga, ONCEk antolatutako itsuen txapelketan.
Ezkerrean, Espainiako txapelketako podioan
Hondarribiko Ama Guadalupekoa Judo Taldeko kide den Iokin Galarraga gaztea Madrilen da egunotan, Espainiako selekzio paralinpikoa egiten ari den
stage-an parte hartzen. Larunbata arte entrenatuko da Galarraga Madrilen, goiz eta arratsaldez, Alfonso de Diego selekzionatzailearen agindutara.
Hamasei urte ditu Galarragak eta orain urte bete zilarrezko domina lortu zuen ONCE erakundeak antolatutako itsuen Espainiako Judo Txapelketa egokituan, Kadete Mailan.