Joan den astean hasi ziren lanak eta 53.400 euroko kostua izango dute.
Otsaila erdialdera arte iraungo du obrak
Sokoa merkatal gune inguruko espaloia berritzen ari da Hondarribiko Udala. Aurreko astean hasi ziren obrak Donostia kalean eta otsaila erdi alderako amaituta egotea espero dute. 53.400 euro inbertuko dituzte zolua berritzen.
Juan Mari Altuna Zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenaz, lurra hondatua zegoen, eta konpontzea erabaki dute: “Jende asko ibiltzen da eremu horretan. Obra Bera kalea eta Donostia kalea elkartzen dituen espaloian hasi da, eta amaiera Sokoako haurren jolastokian izango du. Zenbait zati hondatuta zeuden eta berrikuntza behar zuten”.