'Honduras. Golpe de estado a los derechos humanos' liburua aurkeztuko dute, bihar, 19:00etatik aurrera, Kabigorrin.
Hondurasko estatu kolpea
Honduras. Golpe de estado a los derechos humanos liburua aurkeztuko dute, bihar, 19:30etik aurrera, Kabigorrin. Liburuaren nondik norakoak azalduko ditu Hugo Hernandez hondurarrak eta Mundubateko Giza Eskubideen Eragin Politikoko arduradunak.
2009ko ekainaren 28an eman zuten estatu kolpea Hondurasen. Modu legitimoan hautatutako presidentea, Manuel Zelaya, kargutik kendu eta Costa Ricara erbesteratu zuten. Bi urte beranduago, 2011ko maiatzaren 28an bueltatu zen Hondurasera, Cartagenako hitzarmenaren. Akordio hori Hugo Chavez eta Juan Manuel Santos Venezuela eta Kolonbiako presidenteak bultzatu zuten.
Izan ere, 2009ko ekainaren 28an estatu kolpearekin batera hamarkadetan lozorroan egon zen herria altxatu zen, eta Zelaya presidentea bueltatzeko eskatu zuen eta Asanblea Nazional Eragilea sortzea.