EH Bildu eta SPI Si Se Puede Irun plenoetatik ateratzea eragin zuten sarbideak dira.
Azaroko plenora ez joatea erabaki zuten EH Bidu eta SPIk espediente digitaletara sarbiderik ez zutela salatzeko
Irungo Udalak aktibatu ditu espedienteak formatu digitalean kontsultatzeko sarbideak.
Hain zuzen, EH Bildu eta SPI Si Se Puede Irun plenoetatik ateratzea eragin zuten sarbideak.
Udalaren arabera, hemendik aurrera, espediente bat onartzeko prest baldin badago, hautetsiek informatikako aplikazio batekin kontsultatu ahal izango dute. Zehazki, udalbatzarren, Tokiko Gobernuaren Batzordearen eta alkate nahiz delegatuen espedienteetara jo ahal izango dituzte, besteak beste.
Espediente osoak ezin daitezke onartu aurretik kontsultatu, baina aukera dago oinarrizko informazioa ikuskatzeko horiek tramitatzen ari diren bitartean.
Udalak gogorarazi duenez, espedienteak modu presentzialean kontsultatu zitezkeen orain arte, eta hemendik aurrera, baita modu telematikoan ere.
Eskaera azkenean beteta
EH Bildu eta SPIk plenoetara bueltatuko zirela iragarri zuten abenduan, udalak urtarrilean espedienteetara sarbidea izango zutela hitz eman zielako bozeramaileen batzordean.
Azaroko udalbatzarrean kale egin zuten bi udal taldeek, behin eta berriro eskaera egin arren —uztailetik zeramaten—, espedienteak kontsultatu ezinik jarraitzen zutelako, eta udal gobernuari “gardentasun falta” egotzi zioten. Azkenekoz abenduan egin zuen EH Bilduk espedienteak ikusteko eskaera formala udalean.