Elkarretaratzea larunbatean izango da, 12:00etan, Zabaltza plazan.
Emakumeen kontrako indarkeria
Larunbat honetan, hilak 16, emakumeen kontrako indarkeria salatzeko elkarretaratzea egingo dute, 12:00etan, Zabaltza plazan. Berdintasun Batzordeak deitu du protestara, Ez emakumeen kontrako indarkeriari lelopean. Herritar guztiak animatu dituzte bertan parte hartzera “emakumeen kontrako biktima guztiei babesa eman eta erasotzaileak arbuiatzera”.