Hemendik aurrera, Mugi txartelarekin ere balioztatu ahal izango da sarrera.
Bizikleta espaloian
Colon pasealekuko EuskoTren geltokian bizikletentzako aparkaleku bat dago. Hori EuskoTrenen erabiltzaileentzako da, eta hemendik aurrera, Mugi txartelarekin ere balioztatu ahal izango da. Orain arte, garraio txartela aurkeztu behar zen, baina Mugi ere onartuko dute hemendik aurrera.
Irungo bizikletentzako aparkalekuak 55 bizikletentzako tokia du.
Izan ere, iraunkortasunari begira, bi garraiobideen arteko lotura sustatu nahi izan dute erakundeek, eta hala, bizikletaren erabilpena bultzatu.