Julen Aginagalde irundarra izan da txapelketako jokalari onena. Hiru egunetan Artaleku leporaino bete da.
Espainiako selekzioa Domingo Barcenas oroitaldian
Espainiako selekzioak irabazi du
Domingo Barcenas oroitaldia, finalean, Polonia garaitu ondoren, 26-12. Oroitaldia Europako txapelketarako aperitiboa izan da; hain zuzen, Polonian jokatuko dute hilaren 15etik 31ra. Txapelketako jokalari onenaren saria etxean geratu da, Julen Aginagalde irundarrak jaso baitu
Ostiralean hasi zen oroitaldia, eta hiru egunez eskubaloi onenarekin gozatzeko aukera izan da Irunen: munduko eskubaloi talde onenetakoak aritu dira aurrez aurre. Hiru egunez, Artaleku leporaino bete da.
Finala atzo jokatu zuten Espainiak eta Poloniak, baina aurretik, beste partida bat ikusteko aukera izan zen. Lehia horretan Brasil izan zen nagusi Suediaren kontra, 28-25.
Zaletuen artean izan dira erakundeetako ordezkariak, tartean, Jose Antonio Santano alkatea. Hain zuzen, berak eman zion Espainiako selekzioari garaikurra, Denis Itxaso Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Diputatu eta Paco Blazquez Espainiako Eskubaloi Federazioko presidentearen eskutik.
Hona hemen partida guztien emaitzak:
Ostirala
- Polonia-Brasil: 27-23
- Espainia-Suedia: 32-22
Larunbata
- Suedia-Polonia: 26-28
- Espainia-Brasil: 37-30
Igandea
- Brasil-Suedia: 28-25
- Espainia-Polonia: 26-12