Gaurtik igandera jokatuko duten Domingo Barcenas oroitaldia baliatuko dute dirua biltzeko. Hodei Olaizola Bidasoa B eskubaloi taldeko jokalaria da, eta ekainean izan zuen istripu baten eraginez, Toledoko Ospitale Paraplegikoan dago.
Artaleku kiroldegiaren kantxa nagusia
Gaurtik igandera jokatuko duten Domingo Barcenas oroitaldia baliatuta, Hodei Olaizolaren alde dirua biltzen ariko dira Artalekun. Hodei Olaizola Bidasoa B eskubaloi taldeko jokalaria da, eta ekainean izan zuen istripu baten eraginez, Toledoko Ospitale Paraplegikoan dago. Familiak bertara joan behar izan du bizitzera.
Dirua biltzeko hiru gauza jarriko dituzte salgai: Julen Aginagalderen kamiseta, Jon Treku boxeolari ohiaren prakak eta Bera-Bera taldeko nesken elastiko bat.
Ekimen ugari egiten ari dira Olaizolaren alde dirua biltzeko. Horrez gain, abesti bat egin du bere omenez Joxan Alberdi San Martinek Elton Johnen
Rocket man abestia oinarrian duela, eta horrez gain, Josean San Miguelen kolaborazioa izan du pianoan. Alberdik gitarra eta ahotsa jarri ditu.