Hilaren 16an izango da batzarra, 11:30ean, Ospitale Zaharrean.
Gure Esku Dagoren ekintza bat Irungo San Juan plazan
Hilaren 16an, larunbatarekin, batzar irekia egingo du Irungo Gure Esku Dagok. 11:30ean hasiko da Ospitale Zaharrean.
Bilera horretan bi gai landuko dituzte nagusiki. Batetik, Gure Esku Dagok Euskal Herri mailan dituen proiektuak aurkeztea, eta bestetik, urte honetan Irunen dituzten asmoen berri ematea.
Batzarra irekia da, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte bertan parte hartzera, eta erabakitzeko eskubidearen mugimenduarekin bat egitera.