Mugi daitezen harriak leloarekin Bilbon eta Baionan bihar egingo diren manifestazioetara joateko deialdia luzatu du Hondarribiko Sarek.
Mugi daitezen harriak leloarekin Bilbon eta Baionan bihar egingo diren manifestazioetara joateko deialdia luzatu du Hondarribiko Sare taldeak. Bidasoko herritarrei Baionara joateko eskaera egin zaie, baina Bilbora joan nahi dutenek aukera izango dute autobusuean egiteko. Sarek jakinarazi du oraindik badagoela lekua autobusean.
Manifestazioak 17:00etan hasiko dira eta Hondarribiko autobusa bi ordu lehenago abiatuko da Miramarretik, 15:00etan. Izena eman nahi duenak 639 50 47 27 whatsapp zenbakira idatzi dezake, edo Muara elkartera joan.