Hitzaldia emango du ostegunez Arma Plazan, eta larunbaterako bisita gidatua antolatu dute.
Ramery familiaren garrantzia historikoa Hondarribian. Hori da
Ezagutu zure hiria programaren barruan Arma Plaza Fundazioak egin duen proposamen berria. Iñaki Garrido Yerobi historialari eta genealogista irundarrak hitzaldia emango du gaur bertan, ostegunez, eta larunbatean gaiari lotutako bisita gidatuko du.
Ramery jauregia
Euskal genealogian aditua da Garrido, eta Serapio Mugika ikerketa beka bitan irabazi izan du.
In Dei nomine. XVI. mendeko Hondarribia bertako testamentuen bitartez liburuaren autoreetako bat, eta Gipuzkoako hainbat genealogia akademiako urgazlea da.
Arma Plaza kultur eta turismo gunean izango da gaurko hitzaldia, honako goiburukoa:
Nihil novum. Atzerritarrak hondarribiarren artean. Bertan sustraiatu izanaren eredua, XVIII. mendean: Ramery familia. 19:00etan hasiko da hizketaldia eta ez dago izena eman beharrik.
Larunbateko bisita 11:30ean abiatuko da Arma plazatik. Garridok berak gidatuko du eta Ramery sendiarekin zerikusia izango du. Bisita gidaturako ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea; 943 64 36 77 telefonora deituz eta
mailez egin daiteke.
Laugarren jardunaldia
Ezagutu zure hiria programako laugarren hitzordua izango da. Aurretik, hiriko armarriak, Jose Luis Bueno eskulturagilearen obra eta Arrantzaleen Hermandadea landu ditu Arma Plaza Fundazioaren programak.