Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Distantzia Luzeko Txapelketa egingo dute larunbat eguerdian Bidasoan.
Iaz, udaberriko Gipuzkoako txapelketa irabazi zuen Hondarribiak
Hondarribia edo Orio, Orio edo Hondarribia. Arraun denboraldiko lehen titulu ofiziala jokatuko da larunbatean Bidasoko uretan, Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Distantzia Luzeko Txapelketa, eta azken urteetan bezala berdeak eta horiak dira faboritoak proba nagusian. Hondarribia Arraun Elkarteak bataz beste 22 urte dituen zortzikoa aurkeztuko du, ehuneko ehunean harrobiko arraunlariz osatua.
Aulki Mugikorreko distantzia luzeko V. Gipuzkoako Txapelketa egingo dute larunbatean, Hondarribia Arraun Elkarteak antolatuta. Antolatzaileak zerura begira daude, eta azken momentuan erabakiko dute helmuga non jarri. Eguraldia oso txarra ezpada, Bidasoa etorbide parean kokatuko dute probaren akabera, Puntaleko etxeen inguruan. Aldiz, itsasoa harrotuko balitz, aireportuko kanalera bideratuko lituzkete lirateke.
Haur Mailakoek eta kadeteek Behobian izango dute irteera, gainontzekoek autopistako zubi azpian. Arraun elkarteak adierazi duenez, 14:15ak aldera espero dira lehen ontziak bertan, haurrenak. Azken ontziak helmugaratzen nagusien zortzikoak izango dira; lauak lauden gutxietatik aurrera izango da hori.
Orotara, 66 ontzi eta 302 arraunlari uretaratuko dira larunbatean, zazpi talde ordezkatuz: Hondarribia, Santiagotarrak, San Juan, Orio, Zarautz, Ur Kirolak eta Donostia Arraun Lagunak. Proba nagusia nagusien zortzikoa izango da (8+), eta bertan donostiarrak salbu beste bost elkarteak lehiatuko dira.
Elkarrekin aritu gabeak
Denboraldi berrian bi jaitsiera egin dituzte orain arte —Gipuzkoako Ligako
2. eta
3. jardunaldietan—, eta Hondarribiko 8+ak irabazi ditu biak. Baina jardungo Gipuzkoako txapelduna den Oriok ez du parte hartu. Hortaz, zaila da larunbatean Bidasoan geratatuko dena aurreikustea.
Iaz bezala, zortziko oso gaztea aurkeztu du Hondarribiak. Julen Castrillon, Iñigo Sagarzazu, Beñat Egiazu, Jon Muguruza, Manex Aldai, Meltxor Amunarriz, Gorka Egiazu eta Borja Oiarzabal dira ontzi berdeko arraunlariak, eta lemazain bezala Iker de la Linde ariko da. “Hondarribiko zortzikoak duela bi denboraldi belaunaldi aldaketa burutu zuen, eta aurten talde horrek aldaketarik gabe eutsiko dio, iazko denboraldian abiatutako proiektuari jarraipena emanez”, adierazi du Hondarribia Arraun Elkarteak.