15.831 lagunek bisitatu dute Ficobako Gabonetako parkea, eta bisitarien marka hautsi du.
Ficobako Gabonetako parkea
15.831 lagunek bisitatu dute Ficobako Gabonetako parkea. Inoiz izan duen bisitari marka handiena izan da, eta lehen aldiz,
Ez dago sarrerarik kartela jarri zuten hilaren 3an (igandea zen). Egun horretan, 2.000 lagunek bisitatu zuten parkea.
Bidasoko familiak izan ezik, inguruko eskualdeetako familiak ere erakarri ditu parkeak. Izan ere, bisitarien %22 Donostialdetik etorri dira, eta %11 Oarsoaldetik.
Ikastetxeak ere animatu dira parkera joatera, hemezortzi, hain justu: Bera (Nafarroa), Azpeitia, Zestoa, Urruña (Lapurdi), Andoain, Errenteria-Orereta, Donostia, Oiartzun, Legasa (Nafarroa), Behintza-Labaien (Nafarroa), Saldias (Nafarroa), Irun, Orio, Mutriku eta Hondarribitik etorri dira.
Gabonetako parkea abenduaren 22tik hilaren 4ra arte egon da zabalik.