Publikoaren askotariko segmentuak ezagutzen eta euren interesak betetzen jakin izan dutela nabarmendu du Oiasso Museoko zuzendaritzak.
Oiasso museoa
Urtetik urtera handitzen doa Oiasso Museoko bisitarien kopurua, eta aurten 26.000 lagun pasatu dira museotik bai erakusketaren bat ikustera bai jardueraren batean parte hartzera. “Publikoaren askotariko segmentuak ezagutu nahiz asebetzen eta euren interesak betetzen” jakin izan dutela esan du museoaren zuzendaritzak.
Ekintza horien artean
Apain-mahaiko istorioak erakusketa nabarmendu du, “hainbat bisitari erakartzeaz gain, jarduera ugari antolatu zirelako euren inguruan”.
Bisitarien kopuruan ere sare sozialen erabilpenak eragina izan duela iritzi dio museoaren zuzendaritzak. Hainbat jarduera egin ditu horiei lotuta: Oiassondare Irungo ondarea ezagutarazteko lehiaketa edota Miss eta Mister Antigua lehiaketa Facebooken.
Horrez gain, museoaren ekintza nagusien artean egon dira Die Oiassonis historia birsortzeko jaialdia, Erromatar azokarekin batera, eta Bidasoko Nazioarteko Arkeologi Zinema Jaialdia.
2016an 10 urte
Urte berezia izango da aurtengoa Oiasso Museoarentzat, hamar urte beteko baititu. 2006ko uztailean ireki zituen ateak arkeologia museoak, eta helburua Oiasso erromatar hiria ezagutaraztea eta askotariko jendea erakarri eta horientzat erreferentzia puntu bilakatzea izan da.