Lanak behar bezela doazenez, urtarrilaren 11 arte geldituko dute obra.
Iturriko plazatxoa, astelehenean
Udalaren arabera, San Pedro kaleko lanen ardura duen enpresa epeak betetzen ari da. Gauzak horrela, urtarrilaren 11a arte eten egingo dute obra, eta kalea oinezkoentzat irekiko dute, gaurtik bertatik.
Udalak argitu duenez, Gabonen aurretik egin behar ziren lanak egin ditu enpresak: “Kalearen bi aldeetako lurpeko hodiak eta azpiegiturak sartu dira, bi aldeetako espaloiak egin dira eta errepidea izango dena erdia eginda dago. Iturriko plazatxoan lanak aurreratuak daude ere”.
Urtarrilaren 11tik aurrera errepideko lanak bukatu eta “kalearen hasieran zentratuko dira lan nagusienak”. Obraren amaiera martxoa erdialderako espero da.