Jarrera aldatzeko arrazoia urtarriletik aurrera sarbidea edukiko duten esperantza da.
Gaur egingo den (19:00) abenduko osoko bilkuran izango dira EH Bildu eta SPI Si Se Puede Irun
azaroko udalbatzarrean kale egin ondoren. Izan ere, plenoetara ez joateko erabakia hartu zuten espedienteak kontsultatzeko sarrera telematikorik ez zutela eta. Udal Gobernu Taldeari “gardentasun falta” egotzi zioten.
Jarrera aldatzeko arrazoia urtarriletik aurrera sarbidea edukiko duten esperantza da. Jose Antonio Santano alkateak bilera batera deitu zituen bozeramaileak, eta eskaintza bat egin zien. Horren arabera, urtarriletik aurrera aukera edukiko dute espediente gehienetara sartzeko.
Gauzak horrela, emandako hitz horretan konfiantza jartzea erabaki dute bi udal taldeek, urtarrilaren erdialdera arte. Edonola ere, alkateak bilerara deitu eta eskaintza bat egin izanak agerian uzten duela uste dute udal talde guztiek ez dituztela lan tresna berberak eduki.
Sarbidea printzipioz edukiko duten arren, EH Bildu eta SPIk gogorarazi dute orain arte espedienterik kontsultatu ez dutenez ez dakitela oraindik zenbaterainoko sarbide maila edukiko duten.