Ohi bezala lanak banatuko dituzte. Mari Domingik San Pedro kalean jasoko ditu gutunak, eta Olentzerok Gipuzkoa plazan.
Hondarribira iritsiko dira gaur Olentzero eta Mari Domingi. Herriko haurren gutunak jasoko dituzte arratsaldean Portuan eta Alde Zaharrean. Mari Domingik seietatik zazpietara jasoko ditu opari zerrendak San Pedro kalean, eta irribarre baten truke goxokiak banatuko ditu. Olentzero, aldiz, Gipuzkoa plazara hurbilduko da, asto eta guzti. Zazpietatik zortzietara egongo da Olentzero haurrekin.
Bihartik etzirako goizaldean itzuliko da bikotea, haur guztiei eta ondo portatu diren helduei opariak banatzeko asmotan. Baina aurretik ehundaka Olentzero panpin paseatuko dituzte Euskal Herriko kaleetatik bihar.
Neska talde bat, Olentzero panpinarekin
Hondarribian goiz eta arratsaldez egingo dute. Goizean
Haurren Olentzero eta Gabon Kanten lehiaketa egingo dute, eta arratsaldean
haur eta
helduen Gabon kanten jaialdiak, biak Gipuzkoa plazan.
Haurren kantaldian Talaia eta Ama Guadalupekoa ikastetxeetako 240 hau igoko dira taulara. Maribi Mariskal eta Luisma Sagarzazu ariko dira zuzendari bezala. Helduen saioan zortzi taldek hartuko dute parte, eta horietako lauk panpina aurkeztuko dute.