Irungo Gure Esku Dagok kriseiluen ekitaldian parte hartzera animatu ditu herritarrak. Larunbatean izango da 21:30etik aurrera, Hondarribia eta Hendaiako espigoietan.
Mariskal, asteazkenean espigoian, kriseilu bat askatzen
Irungo Gure Esku Dagok kriseiluen ekitaldian parte hartzera animatu ditu herritarrak. Larunbatean izango da erabakitzeko eskubidearen aldeko ekitaldia, eta Bidasoa mailan egingo dute Hondarribia nahiz Hendaiako espigoietan, 21:30ean. Zehazki, Irundik Hendaiako espigoira joateko deia egin dute.
Ametsek ez dute mugarik lelopean ehunka kriseilu aireratu nahi dituzte: “Horrela modu alaitsu eta eder batean gure herriak, muga guztien gainetik, bere etorkizunaren jabe izateko duen eskubidea aldarrikatuko dugu”. Musika eta txokolate beroa izango direla aurreratu dute.
Kriseiluak aurretik erosi beharko dira, eta oraindik aukera dago horretarako; bertan egin ahal izango du interesa duen orok.