Mariasun Quiñones, selekziora
Hilaren 26an jokatuko dute Kataluniak eta Euskadik, 18:45ean, Mini Estadin. Ondoren gizonen partida izango da, Nou Camp zelaian.
Mariasun Quiñones Realeko atezain hondarribiarra euskal futbol selekzioak hilaren 26an (larunbata) Kataluniaren aurka jokatuko duen partidarako deitu dute. Beheko mailetan jokatu izan du selekzioarekin Quiñonesek, baina lehen aldia da nagusien taldearekin jokatzeko deitzen dutela. Aurten bigarren urtea du Realarekin, eta oraindik gaztea den arren, titular bezala aritzen da. Orotara, hemezortzi jokalari hautatu dituzte Juan Jose Arregi eta Jesus Mari Rodriguez entrenatzaileek. Athleticetik, Yulema Corres, Nekane Diez, Vanesa Gimbert, Garazi Murua, Irene Paredes eta Ainhoa Vicente deitu dituzte; Realetik, berriz, Leire Baños, Aintzane Encinas, Nahikari Garcia, Manuela Lareo, Sandra Ramajo eta Quiñones; Oiartzunetik, Estibaliz Bajo, Ane Mugarza eta Itxaso Nabaskues. Eta Euskal Herritik kanpoko taldeetatik Andrea de la Nava (Logroño). Naiara Beristain (Valentzia) eta Marta Unzue (Bartzelona) sartu dira deialdian. Hilaren 26an jokatuko dute Kataluniak eta Euskadik, 18:45ean, Mini Estadin. Ondoren gizonen partida izango da, Nou Camp zelaian. Bi partidak Euskal Telebistak emango ditu zuzenean.