Programa horretan, etorkizuneko erronka nagusien ildo estrategikoak markatzen dira, eta ekintza nagusien balorazio ekonomikoa jasotzen da.
Buakatzear den legealdiko udalbatzarra, Irunen
Bihar egingo dute abenduko ohiko osoko bilkura, 19:30etik aurrera, eta puntu nabarmenena laugarrena izango da. Bertan, udal gobernu taldeak legegintzaldi honetarako prestatu duen gobernu programa aurkeztuko du, eta ondoren, bozketara aterako da.
Gobernu programa PSE-EEk eta EAJ sinatutako akordioaren ondorioa da, eta helburua “hiriaren garapen ekonomikoa, soziala eta jasangarria sustatzea eta irundarren eskubideak eta zerbitzuak bermatzen jarraitzea da”, udal gobernu taldearen esanetan.
Programa horretan eguneroko gaiak biltzeaz gain, etorkizuneko erronka nagusien ildo estrategikoak markatzen dira, eta era berean, aurreikusitako ekintzen balorazio ekonomikoa jasotzen da. “Gardentasunaren klabean” abian jarritako ekimena dela esan du udal gobernu taldeak, eta horrela, “ekintza neurgarriak eta egingarriak” martxan jarriko dituztela frogatu nahi du.
Lau kapitulutan banatuta dago: batetik,
Etika, gobernu ona, gardentasuna eta parte hartzea; bestetik,
Aukeren Irun; hirugarrenik,
Irun solidarioa eta azkenik,
Irun aurrera, eraginkor eta jasangarri. Horren barruan, Auzo Plana ere sartzen da, auzo bakoitzean egin beharreko jarduerekin.
Beste puntuak
Udalbatzarreko beste puntuen artean bi mozio eztabaidatuko dituzte, biak SPI Si Se Puede Irun eta EH Bilduk aurkeztutakoak. Bata, hileta zibilei buruzkoa izango da, eta bestea, etxe kaleratzeei buruzkoa.