Urtarrilaren 8, 9 eta 10ean egingo dute oroitaldia, Artaleku kiroldegian. Oroitaldi hori eskubaloiko mundu mailako lagunarteko lehiaketarik garrantzitsuenetakotzat jotzen da.
Domingo Barcenas eskubaloi oroitaldia
Urtarrilaren 8, 9 eta 10ean egingo dute Domingo Barcenas eskubaloi oroitaldia, Irungo Artaleku kiroldegian. Oroitaldi hori eskubaloiko mundu mailako lagunarteko lehiaketarik garrantzitsuenetakotzat jotzen da, eta munduko selekzio onenetakoak biltzen ditu. 40. aldia du oraingoa.
Espainia, Suedia, Polonia eta Brasilgo selekzioek parte hartuko dute. Lauren artean, esate baterako, zortzi Olinpiar domina dituzte, beste hainbat dominen artean.
Ekitaldia hainbat erakundeen artean antolatu dute: Bidasoa, EAEko Eskubaloi Federazioa, Irungo Udala eta Espainiako Eskubaloi Federazioa.
Dagoeneko 500 sarrera saldu dira, eta laster
Interneten ere salgai jartzeaz gain, aurrez erosteko aukera izango da leihatilan (10:30-13:00 eta 17:30-20:00). Hiru jardunaldietarako bonuek 40 euro balio dute, eta egunera arte itxaronez gero 50 euro. Partida bakoitzak 20 euro balio du.
Taldeak partidak hasi eta astebete lehenago etortzea espero da. Hala, entrenamenduak hilaren 3an hasiko dituzte.
Partiden egutegia
- Urtarrilak 8. Polonia-Brasil (18:45) eta Espainia-Suedia (20:45)
- Urtarrilak 9: Suedia-Polonia (16:00) eta Espainia-Brasil (18:00)
- Urtarrilak 10: Brasil-Suedia (11:00) eta Espainia-Polonia (13:00)