Jaiotza mekanikoa jaiegunetan bisitatu ahalko da, goizeko mezen aurretik eta ondoren.
Betharrameko jaiotza biziduneko une bat
Urtero bezala, jaiotza bizidunaren antzezpena egingo dute Mendeluko Betharrameko Mikel Garikoitz Deunaren elizan. 25ean eta 6an egingo dituzte jaiotza bizidunak, 11:30eko mezaren barruan. Betharrametik argitu dutenez, egun bakoitzeko ospakizunean, dagokion antzezpena egingo da.
Gainera, jaiotza mekanikoa ere muntatuko dute Betharram, eta berau bisitatzeko aukera izango da. Jaiegunetan izango da hori, 10:00etako eta 11:30eko mezen aurretik eta ondoren.