Herritarrez bete da Portua goizez. Arratsaldean segida izango du San Tomas Egunak.
Herri kirol erakustaldiko une bat
Baserritarrez bete dira Hondarribiko Portuko kaleak San Tomas Eguna ospatzeko. Ez zuen ezer falta feriak: baserritar produktuen —eta bestelakoen— azoka, herri kirol erakustaldia, animaliak, txistorra nonnahi, sagardoa ere… Egunak dakiokeen guztia, eguraldia salbu. Termometroak 20 gradura gerturatu dira eguerdirako, eta
Arratsaldean jarraituko du Hondarribiko San Tomas Egunak. Portuan, haurrentzako jolasak antolatuko dituzte (16:30), eta erromeria ondoren (18:30). Gaztetxoek txistorra janaz ospatuko dute Saindua gaztelekuan Gabonetako oporraldia hasi dutela (17:00-20:00).