Ostegunean, hilak 24, Olentzeroren desfilea dela eta, trafikoan zenbait mozketa izango dira.
olentzero
Olentzeroren etorrerarekin batera, ostegun honetan, hilak 24, trafikoan hainbat mozketa egingo ditu udalak desfilea dela eta. Hala, 16:15etik 17:30era moztuta egongo dira, Alberto Anguera plaza eta Oiartzun, Hondarribia, Zubiaurre eta Geltoki kaleak, Kolon pasealekua, Foru kalea, San Juan plaza eta Genaro Etxeandia kalea.
Bestalde, Kolon pasealekuan, Txanaleta plazako, Topo geltokiko, Kasinoko eta Foru kaleetako autobus geltokiak ahalbidetuko dituzte. Renfe geltokiko sarrerak ere ez du aldaketarik jasango
16:45etik aurrera, berriz, Hondarribia kalea eta Estazio kalearen bitarteko errepidea ahalbidetuko dituzte.
Gauzak horrela, udalek bariantea erabiltzea gomendatu du.
Dunboa ikastetxe inguruan TAO eremu mistoa
Santiagon bizi direnek hemendik aurrera Dunboa ikastetxearen inguruan ere aparkatu ahal izango dute. Santiagoko bizilagunak 5 gunekoak dira, eta Dunboa, berriz, 6 gunea da. Zehazki, gune mistoa Ramon Iribarren eta Dunboa kaleetan dago, Martxoak 8 kaleko bidegurutzera arte.
Udalaren arabera, duela sei hilabete TAO gune berriak jarri zituztenetik Santiagoko gunea momentu zehatzetan ia erabat betetzen dela ikusi dute, batik bat egunaren bukaeran. Bidearen beste aldea, berriz, ia hutsa egoten dela zehaztu du, eta horregatik erabaki dutela gune mistoa jartzea “Dunboako bizilagunei eragin gabe”
Udalak gaineratu duenez, Santiagoko bizilagunek dagoeneko aparkatu ahal izango dute Dunboa eraikinaren inguruan “inolako tramiterik egin gabe”.