Hilaren 29an egitekoak ziren aurrekontuak onartzeko udalbatzarra, baina zuzenketak aurkezteko epea luzatzeko eskatu du oposizioak behin betiko proposamena ikusita.
Miguel Angel Paez azalpenak ematen
Hilaren 29an egitekoak ziren 2016ko udal aurrekontuak onartzeko udalbatzarra, baina urtarrilaren bigarren hamabostaldira atzeratu du udalak. Miguel Angel Paez Ogasun delegatuak aurreratu duenez, oposizioak zuzenketak aurkezteko epea atzeratzeko eskatuta hartu du udalak erabaki hori.
Dagoeneko taldeek aurkeztuak zituzten euren zuzenketak azaroaren 18an udalak egindako proposamenaren gainean: EH Bilduk osoko zuzenketa eta hamabost zuzenketa, Ahal Duguk 24 zuzenketa eta PPk 17 zuzenketa.
Ostiralean behin betiko proposamena aurkeztu zieten udal gobernuak taldeei, eta horren ondotik eskatu dute zuzenketak aurkezteko epea luzatzea.