Olagarro elkarteak asteartean eta asteazkenean egingo ditu entseguak, Gabon kanten jaialdiari begira.
Asteartean eta asteazkenean entseatuko du Olagarro abesbatzak
Hondarribiko Olagarro abesbatzak bere Gabonetako entseguen ordutegien berri eman du. Hilaren 24an Olentzero eta Gabon Kanten jaialdian parte hartuko du Olagarrok eta hilaren 22an eta 23an entseatuko dute. Muara elkartean izango dira saioak, 17:00etatik aurrera.
Gainera, euskal presoen aldeko herriko taldeak deialdia zabaldu die “modu alaian herriko presoei elkartasuna” adierazi nahi dietenei. 24n goizez aterako dira abestera eta, besteak beste, presoen senideen etxeak bisitatuko dituzte kalejiran. 11:00etan abiatuko dira Zezen plazatik.