Musika Talentuen Garapena programaren helburua 16 urtetik beherako talentua duten musikariak hautematea da.

Ekhi Martinez kontserbatorioko ikaslea, Vigon egindako ekitaldian.
Irungo kontserbatorioko ikaslea den Ekhi Martinez Musika Talentuen Garapena deitzen den programarako hautatu dute. Programa horren helburua 16 urtetik beherako talentua duten musikariak hautematea da, eta artista izaten laguntzeko bultzada ematea. Martinezek 13 urte ditu eta biolina jotzen du.
Irabazleek aukera izango dute hainbat maisurekin entseatzeko, eta Madrilgo Teatro Realeko kontzertuetan parte hartzeko. Hain zuzen, martxoaren bukaeran errezitaldi batean parte hartuko du Martinezek beste zazpi gazterekin batera.
Martinez ehunka hautagairen artean aukeratu dute, eta guztira, hamabost izan dira hautatu dituztenak.
Hainbat sari eskuratu ditu gazteak, tartean Vigoko Nazioarteko Lehiaketan.