115.441 euro jasoko dute gobernuz kanpoko erakundeek
Hogei gobernuz kanpoko erakundek jasoko dituzte udalak emandako diru laguntzak euren proiektuak garatu ahal izateko.
- Chiapas Enea (5.500 euro): Mexikoko Chiapaseko emakumeak ahalduntzeko garapena.
- ELAN Euskadi (4.072 euro): Nikaraguako Ulpiano Bigil-Escalera beka fondoa. Zortzi ikasleren matrikula eta unibertsitate tasak ordaintzea.
- Gipuzkoako Oskar Romero Solidaritza Batzordea (5.200 euro): El Salvadorreko Tacubako nekazaritza eremuko haurrak hezkuntzan sartzea.
- Gipuzkoako Medicus Mundi (4.482 euro): Indiako nekazaritza eremu apaleko Adivasis emakumeak ahalduntzeak.
- ADOC Karitatezko lanen elkartea (5.500): Guatemala Nueva Santa Rosa herrian, lehen mailako arreta.
- PROYDE-PROEGA (5.200): Paraguayko Pozo Coloradoko eskola barnetegian familia laborariei kalitatezko hezkuntza ematea.
- Txingudi Vida gizaldeko laguntza elkartea (6.370 euro): Burkina-Faso Bobo Dioulasso Bigarren Hezkuntza eskola eraikitzea.
- Calcuta ondoan (6.000 euro): Indian HIESak eragindako pertsonei eta senideei tratamendua eta etxez etxeko laguntza ematea.
- Behar Bidasoa GKE (6.000 euro): Ruandako Kabugako nekazal eremuan biogas teknika sartzea.
- Vicente Ferrer fundazioa (5.200 euro): Indiako Pothinepall landa eremuan bederatzi emakume eta euren familientzat etxebizitza duina ematea.
- DOA Denok Osasunaren Alde (6.370 euro): Boliviako Beni departamenduko osasun sistema indartzea.
- Taupadak elkartea (6.462 euro): Boliviako Chiman indigenak ahalduntzea.
- Gure Laguntza (6.370 euro): Indiako Bardipada-Gujeraten Iraultza Zuria (haurdun dauden eta ama diren emakumeentzako elikadura).
- Manos Unidas (4.600 euro): Togoko Errepublikako Kara lurraldeko nekazaritza eremuan ur edangarria ezartzea.
- Mugen Ganetik (5.500 euro): Guatemalako hegoaldean komunitate indigena eta laborarien garapena
- Bakerako Lankidetza Batzarrea (6.000 euro): Haitiko Fonds Jean-Noel ingurunean hamar familiei laguntzea.
- ABAY-Nilo Azul (6.370 euro): Etiopian barazki eta fruta zuhaitzak laboratzea, besteak beste.
- Agua de Coco fundazioa (5.200 euro): Madagaskarreko etxalde-eskola.
- Txingudi Saharekin Tadamun elkartea (3.500 euro): 4×4 ibilgailua erostea, anbulantzia gisa erabiltzeko Martin Chreif zentroan.
- Euskal Fondoa (11.544 euro): El Salvadorreko El Corozo nekazal auzoan ur sistema erabiltzea.


