Urtezahar gau olinpikoa prestatu nahi dute
Iaz Banakon ospatu zuten urte aldaketa, baina aurten itzita dagoenez, beste aukera batzuk aztertzen ari dira.
Herri olinpiadetako kideek bilera egingo dute ostiralean Gazte Xaian, 19:00etan, Urtezahar Gauan zer egin aztertzeko. Iaz Banako aretoan hasi zuten urte berria, eta oso balorazio ona egin zuten. Aurten, baina, itxita dago Banako, eta beste zenbait aukera aztertu dituzte gazteek. Horretaz eztabaidatuko dute ostiralean.
Bilerara, ahalik eta jende gehien joatea eskatu dute.

